Politika -
Atxiloketak Frantzian
Isaias Carrascoren alabak 'lasaitua' hartu du
ETAk hildako Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren alabak "egindakoa ordain dezatela" eskatu du.
Erredakzioa
"Egindakoa ordain dezatela" adierazi du Sandra Carrasco ETAk hildako Isaias Carrasco zinegotzi sozialista ohiaren alabak, bart ETAko bi kide Frantzian atxilotu dituztela jakin ostean, horietako bat, bere aitaren hilketarekin lotzen duten Ugaitz Errazkin gaztea.
Bere aitaren hilketarekin "lotura zuten guztiak jada atxilotuta zeudela" uste zuela esan du Ser irrati katean. Horregatik, albisteak "ustekabean harrapatu" duela eta "lasaitua eta poza" hartu duela gaineratu du.
"Denborak dena baretzen du eta ohituz joaten zara, baina, oraindik, ez lehenengo egunean bezala, baina, amorrua daukat", esan du.