Politika -

Lauaxetari omenaldia

Urkullu: 'Behin betiko bakea elkarbizitza normalizatuz etorriko da'

Elkarbizitzaren normalizazioa lortzeko erronkak aipatu ditu Urkulluk, besteak beste, eragindako mina aitortzea eta ideia guztiekiko errespetua.

Iñigo Urkullu Lauaxetari egin dioten omenaldian, Gasteizen. EFE
Iñigo Urkullu Lauaxetari egin dioten omenaldian, Gasteizen. EFE
Iñigo Urkullu Lauaxetari egin dioten omenaldian, Gasteizen. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJko presidentea elkarbizitzaren normalizazioa lortzeko erronkaz mintzatu da. Joan den urriaren 20an ETAk jarduera armatua uzten zuela iragarri zuenetik, Euskadin etorkizun "itxaropentsu" bat finkatzen ari dela esan du Urkulluk, baina behin betiko bakea, soilik "elkarbizitzaren erabateko normalizazioarekin" iritsiko dela ohartarazi du.

"Pausoak ematen jarraitu behar dugu, ezin dugulako geldirik egon", esan du Urkulluk Gasteizen, Lauaxetari egin dioten omenaldian. Esteban Urkiaga idazle, poeta eta kazetaria 1937ko ekainaren 25ean hil zuten frankistek Arabako hiriburuan, 32 urte zituela.

Elkarbizitzaren normalizazioa lortzeko erronken artean, eragindako mina onartzea eta konpontzea, ardurak gain hartzea, ideia guztiak errespetatzea eta "inposizioak" baztertzea aipatu ditu.

Egiazko bakearen bidean, "elementu asko finkatu" behar direla ohartarazi du Urkulluk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea