Politika -

PPren Lurralde Biltzarra

Demokratak Sorturen 'itzala' izango direla ohartarazi du Gallardonek

Demokratek epai guztiak onartzen dituztela esan du Justizia ministroak, Konstituzionalak Sorturen inguruan emandakoa ere, baina "ez da zigorgabetasunaren eguna iritsi", ohartarazi du.

Ruiz Gallardon Justizia ministroa. EITB
Ruiz Gallardon Justizia ministroa. EITB
Presoen zigorrak arintzeari ateak itxi dizkie Alberto Ruiz Gallardonek

00:56

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Demokratak "orain gutxi arte demokrazia defendatzen ez zutenen" itzala izango direla ohartarazi du Alberto Ruiz Gallardon Justizia ministroak, eta Konstituzionalak Sorturen inguruan emandako epaia onartu arren, "ez da zigorgabetasunaren eguna iritsi", adierazi du.

Gipuzkoako PPren XIII Lurralde Batzarrean egon da Gallardon, Donostiako Kursaal jauregian. Bertan, Borja Semper hautatu dute Gipuzkoako alderdiko presidente gisa, bozen % 95,4ekin.

Ildo honetan, demokratak "demokrazian egin behar den bezala, epai guztiak onartuko ditugu, eta noski, baita Konstituzionalarena ere", adierazi du, baina "inondik inora, ez da zigorgabetasunaren eguna iritsi", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea