Politika -

Aurkezpena

Herrirak 'Euskal pilota' manifestua aurkeztu du

Euskal gizarteak “irtenbidearen, presoen errespetuaren eta bakearen pilota” bultzatzeko beharra nabarmendu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrirak ‘Euskal pilota’ manifestua aurkeztu du ostiral honetan Donostian, eta euskal gizarteak “irtenbidearen, presoen errespetuaren eta bakearen pilota” bultzatzeko beharra nabarmendu du. Halaber, "irtenbide justuak eraikitzeko aukeraren aurrean” gaudela esan du.

Nagore Garcia Herrirako kideak aurkeztu du ekitaldia. Harekin batera, Iker Sarriegi eta Mikel Aranburu futbol jokalari ohiak izan dira, pilotari ohiekin eta rugby jokalariekin.

Herriraren ustez, “irtenbide justuak eta egokiak eraikitzeko aukera dugu orain”, eta, horrek, “bakea ezartzeko egoera berri bat eskatzen du”.

"Gobernuek euren eskuetan dute kartzela politikaren giltza, pilota euren teilatuan baitago. Baina euskal gizartea da hori mugitzeko eta pausoak emateko giltza duena”, azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea