Politika -

Ekitaldia Muskizen

Urkulluk Confebaski erakutsitako babes itsua salatu du PSEk

"EAJ ez da ausartzen hainbat gauza esatera, hori dela eta, Confebask mandatari bezala bidali du", kritikatu du PSE-EEko bozeramaileak.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea, Muskizen. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea, Muskizen. Argazkia: EFE
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea, Muskizen. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Confebask "mandatari bezala" bidali izana leporatu dio Iñigo Urkulluri. Pastorren esanetan, "EAJ ez da ausartzen hainbat gauza esatera, hori dela eta, Confebask mandatari bezala bidali du". Sozialistak dioenez, EAJko presidenteak "Confebaskek planteatutako erabat ez bidezkoak diren neurriak txalotu ditu".

PSEko kargudunekin Muskizeko Alderdi Sozialistaren 115. urteurrenean izan da Pastor. Bertan, Patxi Lopezen kudeaketa defendatu du. "Posible den ataletan aurreztu du, baina zerbitzuak eta eskubideak murriztu gabe", esan du, "hori baita hain justu eskumako alderdiek Espainian dagoeneko egin dutena".

Pastorren iritzian, "nahiz eta EAJk hori bilatu, ez da erraza izango Patxi Lopez Gobernura iritsi baino lehen entzuten ziren hiltzaldietara itzultzea". "Atzera bueltarik ez duten hiru aldaketa sakon eman dira: bakea, krisiaren aurkako politika progresista eta nazionalismoari aurre egiteko alternatiba baten sendotzea", azpimarratu du.

"Gobernu sozialistaren garaia ez da anekdota bat, batzuk hala dela erakutsi nahi badute ere", adierazi du sozialistak, "azken hamarkadetako Gobernurik sendoena da".

Porrot faltsuak

Halaber, "aintzineko nortasun polemiketara itzuli" nahi izana egotzi dio Urkulluri. "Hori dela eta, guztiari ezetz esaten dabil, eta egungo egoera ekonomikoari buruz iruzur egiten ari da", salatu du Pastorrek.

"EAJk Gobernuaren porrot faltsuak iragarri ditu, ez zaio axola Euskadiren irudia kaltetzea", deitoratu du. Gainera, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia "susmoa zabaltzen ari da Gobernuaren egoera ekonomikoaren gainean datu bat ere izan gabe".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea