Politika -
Biktimen adierazpena
'Glenncree Ekimena'ren biktima sinatzaile guztien zerrenda
Hona hemen 'Gleencree' adierazpena sinatu duten ETAren, GALen eta Poliziaren biktimen izen-abizenak.
Erredakzioa
AGUIRIANO, IÑAKI: Victoriano Aguirianoren eta Maria Angeles Barandiaranen semea. Azken hauek, Polizia Nazionalaren kontrol batean tirokatuta hil ziren, 1982ko urriaren 16an, Gasteizen.
ARRESE, JAIME: Jaime Arrese Arizmendiarreta Gipuzkoako UCDko buruaren semea. Aita Komando Autonomo Antikapitalistak hil zuen Elgoibarren, 1980ko urriaren 23an.
BROUARD, EDURNE: Santiago Brouard Bilboko mediku eta Herri Batasunako buruaren alaba. Santiago Brouard GALek hil zuen haren bulegoan 1984ko azaroaren 20an.
CUADRADO, TRINI: Miguel Arbelaitzen alarguna, HBko militantea. Azken hori Batallon Vasco Españolek hil zuen Hernanin, 1980ko irailaren 7an.
ELOLA, PATXI: Zarauzko PSEko zinegotzia, bere negozioaren aurkako hainbat eraso izan ditu eta mehatxuak jaso ditu (dianak, pintaketak…) herrian.
GALDEANO, CARMEN: Xabier Galdeanoren, Egin egunkariaren ordezkariaren, alaba. Xabier GALek 1985eko martxoaren 30ean hil zuen, San Juan de Luzen.
GARRIDO, FERNANDO: Rafael Garrido Gilen semea. Aita Gipuzkoako gobernadore militarra zen; ETAk hil zuen 1986ko urriaren 25ean. Atentatu berean, haren ama, Daniela Velasco, eta anaia txikia, Daniel, hil ziren.
GONZALEZ, MARIBEL: Alberto Soliñoren alarguna. Soliño guardia zibil batek hil zuen 1976ko ekainaren 12an, Jai Alain ospatzen zen euskal kantuen txapelketa batetik irtetean.
GONZALEZ, SENEN: Manuel Gonzalez Vilorioren, Ispaterreko Udaleko idazkariaren, semea. Gonzalez Vilorio ETAk hil zuen, 1984ko ekainaren 18an.
GURIDI, AMAIA: Santiago Oleaga Elejabarrietaren alarguna. Oleaga El Diario Vasco egunkariko finantza zuzendaria zen, ETAk hil zuen Donostian, 2001eko maiatzaren 24an.
HERNANDEZ, Mª CARMEN: Jesus Mª Pedrosaren alarguna. Pedrosa PPko zinegotzia zen Durangon, ETAk hil zuen 2000 urteko ekainaren 4an.
ILLARRAMENDI, CARMEN: Jesus Mari Ijurkoren alarguna. Ijurko Herri Batasunako eta Amnistiaren Aldeko Batzordearen kide zen, Batallon Vasco Españolek hil zuen Errenterian, 1980ko martxoaren 28an. Atentatu horretan Carmen zauritu egin zen.
LASA, ARANTXA: Josean Lasa Arostegiren arreba. Josean Lasa jarraitu, torturatu eta hil ezin zuten; haren gorpuzkiak Alacanten aurkitu zituzten 1985ean, halere, 1995ean identifikatu zituzten. Guardia Zibileko Rodríguez Galindo, Dorado Villalobos eta Bayo Leal kondenatu zituzten.
LASA, AXUN: Josean Lasa Arostegiren arreba. Josean Lasa jarraitu, torturatu eta hil ezin zuten; haren gorpuzkiak Alacanten aurkitu zituzten 1985ean, halere, 1995ean identifikatu zituzten. Guardia Zibileko Rodriguez Galindo, Dorado Villalobos eta Bayo Leal kondenatu zituzten.
MERQUELANZ, ANA: Martin Merquelanz Irungo taxilariaren alaba. Aita Batallon Vasco Españolek hil zuen, Oiartzunen, 1978ko maiatzaren 24an.
MOTA, JORGE: Angel Mota Iglesias kartzeletako funtzionarioaren anaia. Angel ETAk hil zuen Donostian, 1990eko martxoaren 13an.
OLANO, JOKIN: Guardia Zibilaren aldetik jasotako torturek zauritu egin zuten, 1983ko uztailaren 30ean.
PAREDES, MIKEL: Juan Paredes Manot “Txiki”ren anaia. “Txiki” erregimen frankistak fusilatu zuen 1975eko irailaren 27an.
PEREZ JAUREGUI, JORGE: Roberto Perez Jaureguiren anaia. Roberto Burgosko prozesuaren aurkako manifestazioan parte hartzen ari zenean hil zuten, 1970eko abenduaren 8an, Eibarren.
REGAÑO, LEONOR: Manuel Jodarren alarguna. Jodar Polizia Nazionaleko lehergailu-teknikaria zen, ETAk hil zuen 1989ko maiatzaren 24an.
SANTAMARIA, SANTOS: Santos Santamaria esquadra mossoaren aita. Semea ETAk hil zuen Rosasen, 2011ko martxoaren 17an.
SARDUY, MILAGROS: Jesus Maria Etxebeste Irungo aduanetako agentearen alarguna. Etxebeste ETAk 1980ko abuztuaren 28an hil zuen Irunen.
SUSAETA, BEATRIZ: Tomas Albaren alarguna. Alba Donostiako Herri Batasunako zinegotzia zen, Batallon Vasco Españolek hil zuen Astigarragan, 1979ko irailaren 28an.
VERA, MARILO: Jeronimo Vera Guardia Zibileko kidearen alaba. Vera ETAk hil zuen Pasaian, 1974ko urriaren 29an.
ZABALZA, LURDES: Mikel Zabalzaren arreba. Guardia Zibilak Mikel atxilotu ostean, hilik agertu zen Bidasoa zen. Zantzu guztien arabera, torturak jasan ostean hil zen 1985eko azaroaren 26an.