Politika -

Krisia Nafarroan

Barcina: 'UPN-PSN lankidetza-formularen alde egiten jarraitzen dut'

Nafarroako presidenteak Foru Gobernuko kideen artean sortu den "giro jasanezina" aitortu du eta, azken asteetan, "arazoak" eragin dituela azaldu du.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Yolanda Barcinak Roberto Jimenez kargutik kendu du

01:16

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidenteak UPN eta PSN Foru Gobernuko kideen arteko egoera "jasanezinak" arazoak eragin ditu herritarrenak ez konpontzeagatik. Hori dela eta, Barcinak Roberto Jimenez presidenteorde sozialista kargutik kendu behar izan du.

Prentsaurreko batean, kargutik kendu izana argudiatzeko Barcinak Jimenezi "desleialtasuna" egotzi dio berriz ere.

"UPN-PSN lankidetza-formularen alde egiten jarraitzen dut; izan ere, Ongizatearen mailak hobetzeko balio izan du", azaldu du Barcinak. Gainera, Parlamentua desegitea eta hauteskundeak egitea eragingo lukeen egoera batera iristea ekidin du.

Horrez gain, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentearekin eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiarekin hitz egiteko aukera izan duela azaldu du.

Gobernuko hiru kideren kargu-uzteari buruz, UPNKO hiru kontseilarik hartuko dituzte kargu horiek.Horrela, orain arte Anai Astizena zen Sustapen saila Alvaro Miranda Ekonomia eta Finantza kontseilariak hartuko du, Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernuaren bozeramaile berria izango da eta Kultura eta Turismo Saila, Presidentziaren ardurak eta Administrazio lokala (orain arte Jimenezen kargua) hartuko ditu. Marta Vera Osasun kontseilariak Elena Torresek utzitako Sustapen saila jasoko du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea