Politika -

Auzitegi Nazionala

Valentin Lasartek hilketa batean parte hartu zuela onartu du

ETAko presoak esan du ez duela gogoratzen atentatu horretan nork lagundu zion eta ez dakiela garai horretan Javier Garcia Gaztelu 'Txapote' ETAko 'Donosti' taldeko kidea zen ala ez.

'Txapote', artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB.
'Txapote', artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Valentin Lasarte ETAko presoak 1995. urtean Enrique Nieto Espainiako Poliziaren inspektore burua hil egin zuela berretsi du epailearen aurrean. Lasartek gaineratu du ez duela gogoratzen atentatu horretan nork lagundu zion eta ez dakiela garai horretan Javier Garcia Gaztelu 'Txapote' ETAko 'Donosti' taldeko kidea ote zen.

'Txapote' gaur goizean epaitu dute, Auzitegi Nazionalean, 1995ean Enrique Nieto Poliziaren inspektore buruaren hilketan parte hartzea egotzita.

Epaiketan, Valentin Lasarte ETAko presoak deklaratu du, lekuko gisa. Garcia Gaztelu ETAko 'Donosti' taldeko kidea izan zela onartu du.

"ETA aspaldi utzi nuen, baina Gazteluk ez zuen ETA utzi. Ez gara lagunak, ezta etsaiak ere".

"Enrique Nieto atzetik jarraitu eta hil egin nuen", onartu du. "Hiru lagunen artean egin genuen, baina ez dut gogoratzen hilketa horretan nork parte hartu zuen", gaineratu du Fernando Guevara epailearen aurrean. 'Txapote'k ez du epailearen aurrean deklaratu nahi izan. Fiskalak 30 urteko zigorra eskatu du 'Txapote'rentzat eta defentsak, berriz, absoluzioa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea