Politika -
Kritika
Ezker abertzaleak Lander Fernandezen atxiloketa kritikatu du
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko buruak ETAko ustezko kidea atxilotzea salatu du, eta Jorge Fernandez Barne ministroa kritikatu du atxiloketa gehiago eman daitezkeela beste herrialdeetan dioelako.
Erredakzioa
Maribi Ugarteburu ezker abertzaleko buruak Erroman Landez Fernandez ETAko ustezko kidea atxilotu izana salatu du, eta Jorge Fernandez Barne ministroa kritikatu du atxiloketa gehiago eman daitezkeela beste herrialdeetan esan duelako.
Lander Fernandezi leporatzen zaizkion "delitu zehatzak" ez argitzea leporatu dio Ugarteburuk Diazi. Eta laster terroristen aurkako atxiloketak izango direla dioten hitzak aurpegiratu dizkio.
Haren ustez, "Espainiako Gobernuaren jarrera gai honen inguruan zentzugabea eta faltsua da", "zortzi hilabete pasatu direlako ETAk jarduera armatua utzi zuela adierazi zuenetik, eta, gauzak horrela,zalantzak piztu nahian dabil".
"Hala egin zuen Frantziako bi atxiloketekin duela aste batzuk, eta, orain, berriro ere gai berberarekin dabil, atxiloketa berriak izango direla aurreikusiz".