Politika -
EAE-KO HAUTESKUNDEAK
Pastor: 'Urkullu eta Rajoy EAJ-PP itunaren bidea prestatzen ari dira'
PSEko bozeramaileak uste du PP EAJren "aliatu nagusia" izango dela hauteskundeen ostean.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak uste du EAJ eta PP "bidea prestatzen" ari direla, alderdi jeltzaleak EAEko hauteskunde autonomikoak irabazten baditu, popularrak "aliatu nagusiak" izateko.
Hori dela eta, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Moncloan egingo duten "bilera sekretua" testuinguru horren baitan etorri dela iritzi dio.
Bilbon eskainitako prentsaurrekoan, Pastorrek nabarmendu du PSEk "inoiz baino arrazoi gehiago" dituela "ziurgabetasun une honetan" Eusko Jaurlaritzan gobernatzen jarraitzeko.
Hori horrela, buruzagi sozialistak ohartarazi du Patxi Lopez lehendakariaren Gobernuak ez duela "inolako asmorik" EAJren eta PPren "hauteskunde premia"ren ondorioz agenda aldatzeko.
Pastorren aburuz, EAJk Rajoyren murrizketak ezarriko lituzke Euskadin, baina "eusko labelarekin". "Urkulluk higuin duena EAJ PPren Gobernuko aliatu nagusia ez izatea da", gaineratu du.
"Horiek dira hurrengo lehendakaria izan nahi duenaren adiskide arriskutsuak, eta, plataforma horretatik, Ajuria Enera salto egin nahi du", kritikatu du.