Politika -

'Konstituzio ituna'

Jesus Eguigurenek (PSE) 'Euskalherrirako Konstituzioa' eskatu du

PSE-EEko presidenteak esan duenez, Espainia maite du. Gainera, hurrengo agintaldirako "bi konstituziok osatutako itun bat" eskatu du Euskadirako.

Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EITB
Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EITB
Jesus Eguiguren, PSE-EEko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arrazoi historikoetan oinarrituta, "Euskalherrirako Konstituzioa" eskatu du Jesus Eguiguren PSE-EEko presidenteak. Halaber, hurrengo euskal agintaldirako "independentziaren ukapena aldarrikatzen dugun eta bi konstituziok osatutako itun bat" eskatu du Euskadirako, "euskal herritarron Konstituzio propio bat eta beste bat, espainiarra, 1978koa", zehaztu du Eguigurenek.

El Correo kazetan argitaratutako artikuluan Eguigurenek salatu duenez, Espainiako Konstituzioaren egileak "saldu ditugu", ituna "integratzeko zelako" eta 30 urteren buruan, "Espainiak desintegrazio arazoak diturlako".

Zentzu honetan, "Euskalherrirako Konstituzio baten" alde egin du sozialistak, "Espainiako batasuna gordetzeko berma delako". "Katalunia baztertuta sentitzen bada, independentzia nahi duen egunean lortuko du", ohartarazi du.

"Terrorismoa dela eta, euskal herritarrok egin genuen Transizioa egin eta orain hori egiteko unea heldu zaigu, Konstituzio bat izateko eskubidea dugula aitortzen badigute", adierazi du. "Gauzak horrela ematen badira, Espainiaren berbizkundea izango gara, bestela, hemendik 10 urtera Katalunia independiente izango da".

"Espainiari dudan maitasunagatik idatzi dut hau, eta ez diodalako espainarra izateari utzi nahi, baina bakarrik euskal nortasuna aitortzen badidate", azpimarratu du. "Gauzak horrela, hamarkada batean jarrera zuzentzen ez badute, Espainiaren desintegrazioa gauzatuko da. Bakoitzak bere erantzukizunak har ditzala", amaitu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea