Politika -

Krisia gainditzeko

Nafarroako gobernu-akordioa berriz eratzea adostu dute PSNk eta UPNk

Nafarroako egungo egoera ekonomikoa aztertzea, diru-sarrerak eta gastuak zehaztea, eta egoera horri irtenbidea emateko formula negoziatzea dira akordioaren oinarriak.

Yolanda Barcina eta Roberto Jimenez (artxiboko irudia). EITB
Yolanda Barcina eta Roberto Jimenez (artxiboko irudia). EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko eta UPNko presidenteak eta Roberto Jimenez PSNko idazkari orokorrak Nafarroan irekitako gobernu-krisia gainditzeko akordioa lortu dute ostegun honetan. Koalizio gobernua sortzeko aukera eskaini zuen ituna berriz eratzea adostu dute.

Gobernukotik jakitera eman dutenez, ostegun honetan lortu dute akordioa. Egungo egoera ekonomikoa aztertzea, diru-sarrerak eta gastu-beharrak zehaztea, eta egoera horri irtenbidea emateko formula negoziatzea dira itunaren oinarriak.

Negoziazio horren emaitza gobernu akordioan bilduko dute, eta aurrekontu mailan hitzartutakoak bertan behera utziko du joan den ostiraleko foru agindua. Agindu horrek 132 milioi euro blokeatu zituen, eta erabaki horrek eragin du azken egunetako gobernu-krisia.

Garai batean bi alderdiek lortutako ituna Nafarroako egungo egoera ekonomikora egokituko dute, akordioa berriz eratzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea