Politika -

ETAgatik erbesteratutakoek

Hauteskunde-legea aldatzeko 'borondate osoa' berretsi du Gobernuak

"Ez gaude hauteskundeei begira kalkuluak egiten" azpimarratu du Barne ministroak. Bere hitzetan, horrelakorik egitea "zekenkeria litzateke".

Barne Ministroak legea aldatzea aztertzen duen batzordean hitz egin du. Efe.
Euskadi | ETAgatik erbesteratutakoek botoa ematea nahi du Gobernuak
ETAgatik erbesteratutakoek botoa ematea zaila dela onartu du Gobernuak

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hauteskunde-legea aldatu eta ETAgatik erbesteratutakoek botoa ematea zaila dela onartu du Gobernuak. Hala ere, adituek aldaketa egitea posiblea dela erabakiz gero, Exekutiboak aurrera egiteko "borondate osoa" duela berretsi du.

Horixe bera adierazi du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak "Bizilekua eta Bozkatzeko Eskubidea. EAEko kasuaren azterketa" izeneko jardunaldian. Ekimenak hateskunde-zuzenbidean dauden aditu nagusiak bildu ditu legea aldatzeko dauden aukerak aztertzeko.

Barne ministroaren hitzetan, legea aldatzea terroristek askatasunik gabe utzitakoei eman beharreko "ordainarekin eta justiziarekin" lotuta dago. Zentzu horretan, Exekutiboa ez dagoela hurrengo hauteskundeetan pentsatzen argitu du.

"Ez gara datozen hauteskundeei begira kalkuluak egiten ari", esan du Fernandez Diazek, hori "zekenkeria litzatekeelako". Rajoyren Gobernuak ezatabaida lasaia nahi du EAEtik ateratzera behartuak izan zirenen egoera konpontzeko.

Basagoitiren proposamena

Duela gutxi, ministroak baieztatu zuen Gobernua Hauteskunde Legea erreformatzea aztertzen ari dela, Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentearen proposamena gauzatzeko.

Hori helburu, Fernandez Diazek eztabaida sustatu nahi izan du Konstituzio Zuzenbide aditu diren 20 bat legegizonekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea