Politika -
EAEko hauteskundeak
Garitano: 'Helburua Jaurlaritza gobernatzea da'
Martin Garitanok berretsi du Bilduk ez daukala EAEko hauteskundeetarako lehendakarigaia zein izango den erabakita, "baina laster erabakiko dugu".
Erredakzioa
Bilduk ez dauka lehendakarigaia erabakita, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusiak berretsi duenez, baina "lasai esan dezaket, laster erabakiko dela eta potentzia izango duela", izan ere, "ezker abertzale subiranista independentistak beti erakutsi du aurreko hautagaia baino hobeago bat lortu izan duela", azaldu du.
Emakume bat izango ote den galdetuta, "Euskal Herrian emakume gehiago daudela kontuan hartzen badugu, logikaren barruan sartuko litzateke, baina ez daukat datu hori", gaineratu du Euskadi Irratian.
Helburua Jaurlaritza gobernatzea da. "Guk proiektu bat daukagu eta oso garbi daukagu zein den gure ibilbidea; gai gara eta gogoa daukagu", ondorioztatu du.
Alderdi Sozialista, PP eta EAJ hauteskunde panelak alokatzen hasi direla nabarmendu du; Bildu, ordea, ez. "Agian ez da Bildu izango, beste bat izango da". "Ez daukagu presarik horretarako. Gauzak txukun egiten ari gara, eta hauteskundeak ez dira soilik publizitate kanpaina baten emaitza; herritarrei gauzak azaldu behar zaizkie, eta hori landuko dugu", adierazi du.hasi direla nabarmendu du, Bildu, ordea, ez, "agian Bildu ez da izango, beste bat izango da. "Ez daukagu presarik horretarako, gauzak txukun egiten ari gara, eta hauteskundeak ez dira soilik publizitate kanpaina baten emaitza, gauzak azaldu behar zaizkie herritarrei eta hori landuko dugu", adierazi du.