Politika -

Rubalcabarekin bilera

PSNk krisia gainditu nahi du, Nafarroan gobernu egonkorra izateko

Sozialistek jakin badakite zein den egoera ekonomikoa, eta horri aurre egiteko ''erabakiak'' hartzeko prest dira. Dena den, ez daude prest UPNren gobernuari babesa emateko, bertan ez badaude.

Rubalcaba Jimenezekin bildu da Madrilen. EFE
Jimenez Rubalcabarekin bildu da UPNrekin duten itunaz hitz egiteko

01:12

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Roberto Jimenez PSNko buru eta Nafarroako Gobernuko presidenteordeak esan du bere alderdiak ''interesa eta gogoa'' duela Nafarroako Gobernuan irekitako krisia gainditzeko, bertan gobernu ''egonkorra'' nahi duelako. Gobernu egonkor hori kideen arteko leialtasunean eta plan ekonomikoen inguruko ''ziurtasunean'' egon beharko luke oinarrituta, Jimenezen hitzetan.

Beraz, hiru eskaera egin dizkio UPNri: Egoera ''zuzentzea'' (aurrekontuen murrizketa ''alde bateko erabakia'' izan zela gogoratu du PSNk), sozialistekiko ''leialtasuna'' eta Nafarroako egoera ekonomikoarekiko ''argitasuna''.

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruarekin bildu da astearte honetan Jimenez, eta bilera horren ondoren egin duten agerraldian egin ditu adierazpenok PSNko buruak. Rubalcabak babes osoa agertu dio Nafarroako ordezkariari, eta PSOEren jarrera Jimenezek erabakiko duenarekin bat egingo duela aurreratu du.

Jimenezen hitzetan, sozialistek jakin badakite zein den egoera ekonomikoa, eta horri aurre egiteko ''erabakiak'' hartzeko prest dira. Hala ere, ''murrizketak ezin dituzte beti berdinek jasan'', haren hitzetan. PSNko buruak argi utzi du ez daudela prest UPNren gobernuari babesa emateko, bertan ez badaude.

Nafarroako Gobernuko presideonteordeak argitu du PSNko kontseilariek lanean jarraituko dutela eta ohiko jarduna mantenduko dutela, baina erabaki politikorik edo ekonomia mailako erabaki garrantzitsurik hartu gabe. Jimenezek esan du ez dutela argi hau guztia nola bukatuko den.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea