Politika -

Gobernu krisia Nafarroan

Barcina: 'UPN-PSN koalizio gobernua da izan daitekeen onena'

UPN eta PSN alderdi "oso ezberdinak" dira, horregatik, batzuetan, "akordioetara iristea zaila da", adierazi du Barcinak.

Yolanda Barcina Nafarroako presidentea.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea.
Yolanda Barcina Nafarroako presidentea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako presidentearentzat, UPN-PSN koalizio gobernua da izan daitekeen onena" eta erkidegoari egonkortasuna emateko funtzionatzen jarrai dezan, "esfortzua" egingo duela adierazi du.

"Gobernu honek aurrera egin dezan esfortzua egingo dut, erkidegoari egonkortasuna emateko", adierazi du Yolanda Barcina presidenteak. Roberto Jimenez PSNko idazkari nagusi eta gobernuko presidenteordearekin bildu dela esan du 132 milioi euroko murrizketaren ostean sortu den krisiaz hitz egiteko.

Jimenez Alfredo Perez Rubalcabarekin bilduko da gaur Madrilen, eta "datozen egunetan, tinko lanean jarraitzeko konpromisoa hartu dut, izan ere, irtenbidea bilatu behar diogu urteko lehen bost hilabeteean diru-sarrerak % 13 jaistean sortu den arazoari".

UPN eta PSN alderdi "oso ezberdinak" dira, horregatik, batzuetan, "akordioetara iristea zaila da", adierazi du Barcinak, baina "egoera aztertuz" jarraitu behar dela gaineratu du erkidegoak "egonkortasuna" izateko.

UPNren eta PSNren arteko akordioa izan daitekeen onena da Barcinarentzat. Azken honek Jorge Fernandez Diazekin batera Irueñako espetxe berriaren inagurazioan egin ditu adierazpen hauek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea