Politika -

Bilera Madrilen

Lopezek krisiaren kontrako 'Euskadi eredua' azaldu dio Rubalcabari

Lehendakariak murrizketen beharra defendatu du, baina, aldi berean, hazkunde ekonomikoaren alde eginaz eta osasuna eta hezkuntza zainduz.

Alfredo Perez Rubalcabak Patxi Lopez hartu du Madrilen. EFE
Lehendakaria Rubalcabarekin bildu da, Madrilen

00:34

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko buruak Patxi Lopez lehendakaria hartu du astelehen honetan Madrilen, Ferraz kaleko egoitzan egin duten bileran.

Bertan, krisiari aurre egiteko 'Euskadi eredua' azaldu dio Patxi Lopezek Rubalcabari. Murrizketen beharra aipatu du lehendakariak, baina, aldi berean, hazkunde ekonomikoaren alde egin behar dela eta osasuna eta hezkuntza zaindu behar direla defendatu du.

Halaber, I+G+b proiektuak sustatzearen eta gazteak lan-merkatuan sartu ahal izateko kontratu berezien alde egin du batzar horretan lehendakariak.

Espainiako eta Euskadiko egoera politiko eta ekonomiako aztertu dute Rubalcabak eta Patxi Lopezek, PSOEko burua erkidegoetako ordezkariekin egiten ari den bilera sortaren baitan.

Dagoeneko Jose Antonio Griñan eta Javier Fernandez Andaluziako eta Asturiasko ordezkariek ere hartu ditu Rubalcabak Madrilen, eta astearte honetan bertan biltzekoa da Roberto Jimenez Nafarroako ordezkariarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea