Politika -
Fernando Buesa Fundazioa
ETAren biktimak: 'Etorkizuna ezin da amnesiaren gainean eraiki'
Fernando Buesa Fundazioak eta Bakeaz taldeak aurkeztutako txostenean, ETAren biktimek azpimarratu dute etorkizuna ezin dela "amnesiaren gainean" eraiki.
Erredakzioa
ETAren biktimen testigantzetan oinarritutako txosten baten arabera, euskal gizartea ez da ETAren mehatxuaren "kostu etikoaz eta gizabidezko kostuaz" jabetu. Fernando Buesa Fundazioak eta Bakeaz taldeak aipatu txostena aurkeztu dute gaur.
Biktimen ustez, ETAk indarkeria uzteko erabakia hartu badu ere, "ezin dugu hutsetik hasi". "Bakearen alde, ezin ditugu hilketak eta mehatxuak alde batera utzi", gaineratu dute.
Fernando Buesa Fundazioak eta Bakeaz taldeak aurkeztutako txostenean, ETAren biktimek azpimarratu dute etorkizuna ezin dela "amnesiaren gainean" eraiki. Horien ustez, "memoria falta hori" Amaiur eta Bilduren inguruan "badago".
Biktimak keztatuta daude gizartean gertatutako guztia "ahazteko nahia" nagusitzen ari dela uste dutelako. Horrez gain, bakea lortzearen meritua Bilduri eta Amaiurri eman nahi zaiela uste dute.
Fernando Buesak eta Bakeazek biktimen beldurrak jaso dituzte aipatu txostenean: urteetan jazarpena bizi ondoren, gizarteak ahaztukio dituen beldur dira, dokumentuaren arabera.
"Indarkeria sustatzen izan duten erantzukizunaz" hausnarketa eskatu diote biktimek ezker abertzaleari.
Iragan urtean, ETAk indarkeria uzteko erabakia hartu aurretik egin zituzten txosten horretarako elkarrizketa gehienak. 22 biktima eta biktimen senideekin hitz egin dute.
Bestalde, ETAko presoek egindako adierazpenaren harira, ez dute onatzat eman ezker abertzaleak erakutsitako jarrera, baina bai gainerako alderdiek erakutsitako erreakzioak.