Politika -
Aurrekanpaina
Rufi Etxeberria: 'Ezker abertzalearen hautagaia ez da ezaguna izango'
Ezker abertzalearen ordezkariak azaldu duenez, "Arnaldo Otegiren hautagaitza ezinezkoa izatea arazoa da", bestela, "bera gure hautagaia izango litzateke".
Erredakzioa
Rufi Etxeberria ezker abertzalearen ordezkariak azaldu duenez, datozen euskal hauteskunde autonomikoetara begira, koalizio honen hautagaia "ez da ezaguna ezta ezker abertzalearen ezaugarri argiak dituen pertsona bat izango ".
El Correon argitaratutako elkarrizketan adierazi duenez, koalizioak hauteskundeak udazkenean izango direla uste du eta hauteskundeetara aurkezteko marka "mahai gainean" dago jada. Zentzu horretan, hautagaien izen-abizenak datorren astetik aurrera emango dituzte jakitera.
Etxeberriak esan duenez, "Arnaldo Otegi hautagaitza ezinezkoa izateak ezker abertzalearentzat arazoa suposatu du", bestela, "bera gure hautagaia izango litzateke".
"Hautagaiak ez du halabeharrez alderdiekin loturarik izan behar baina soberanista, independentista eta ezkertiarra izan behar du", nabarmendu du Etxeberriak, "profilari dagokionez adostasun batera iritsi gara eta pertsona aukeratzeko orduan ere ados egongo gara".
EPPK-ren adierazpena
ETAko presoen kolektiboak zabaldutako adierazpenaren harira, ezker abertzaleko ordezkariaren esanetan "garrantzitsua da". "Hemendik aurrera auzi honen konponbideari ez eusteko ez dugu inolako justifikaziorik egongo", esan du.