Politika -

Gobernu krisia Nafarroan

Barcinak PSNrekin sortutako krisia gainditzea espero du

PSNk salatu du UPNk alde bakarreko erabakiak hartu dituela, eta ondorioz, Nafarroako Gobernua krisian dagoela.

Yolanda Barcina. EFE
Yolanda Barcina. EFE
Yolanda Barcina. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Yolanda Barcina Nafarroako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, "alderdi desberdinak garen heinean desadostasunak daude, baina, espero dut PSNrekin akordio bat lotzea eta akordio horren neurriak gauzatzeko adostasun bat ere lortzea".

UPNk ez duela sozialistekin "akordiorik hautsi" ziurtatu du, iragarritako doitze neurriek Roberto Jimenez presidenteordearen "oniritzia" zutelako, nahiz eta azken honen alderdiak Nafarroako Gobernuaren krisia aitortu duen.

Carlos Garcia Adandero UPNko idazkari orokorrak adierazi du UPNk ez duela "alde bakarreko iragarpenik" egin, sozialistek egotzi dioten bezala.

Hala ere, PSNk kontrakoa adierazi du eta Gobernuko bazkideak "alde bakarreko" erabakiak hartu dituela azpimarratu du, ondorioz, konfiantza hautsi eta Gobernuan krisia dagoela.

Datarik jarri gabe, 132 milioi euroko murrizketa baztertzeko eskatu dio PSNk gobernu bazkideari. Egin ezean, ez dutela gobernua uzteko erreparorik izango berretsi du Juan Jose Lizarbe sozialisten bozeramaileak.  Erkidegoko kontuak murrizketa gehiagorik gabe moldatu daitezkeela adierazi du eta neurri guztiak bi alderdien artean adostu behar dituztela ekarri du gogora.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea