Politika -
Bihar
Auzitegi Nazionalak EPPKren ekitaldia debekatzea baztertu du
Dignidad y Justiciaren ustez, EPPKren aurkezpenean presoek egin zituzten indarkeriazko ekintzak justifikatu zituztela salatu du elkarte espainiarrak, eta ETAk "deitutako ekitaldia" dela.
Erredakzioa
Ismael Moreno Audientzia Nazionaleko epaileak Dignidad y Justiziak egindako salaketa baztertu du. Salaketa horretan ETAko Preso Politikoen Kolektiboak (EPPK) Gernikan egin behar duen ekitaldia debekatzeko eskatu dute.
Arratsaldean adiztera emandako erabakian, epaileak esan du "Dignidad y Justiciak emandako dokumentazioan ez daude terrorismoa goratzeko delitua atzemateko nahikoa elementu".
Dignidad y Justiciaren ustez, EPPKren aurkezpenean presoek egin zituzten indarkeriazko ekintzak justifikatu zituztela salatu du elkarte espainiarrak, eta ETAk "deitutako ekitaldia" dela.
"Kolektiboan dauden presoek erakunde terroristaren zuzendaritzaren aginduak jarraitzen dituzte barne diziplinari eta batasunari eusteko", gaineratu dute.