Politika -

Operazio poliziala

Parisera eraman dituzte Gurrutxaga eta Aranburu ETAko ustezko kideak

Gurrutxaga, ETAko talde armatu bateko ustezko burua, eta Aranburu haren ordezkari militarra, 16:15ean (14:15 GMT) eraman dituzte Baionako Polizia-etxetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Otoitz Gurrutxaga Gogorza eta Xabier Aranburu Sagarminaga ETAko ustezko kideak, igandean Caunan atxilotu zituztenak, Parisera eraman dituzte Justiziaren aurrera, iturri judizialetatik jakitera eman dutenez.

Gurrutxaga, ETAko talde armatu bateko buruak, eta Aranburu haren ordezkari militarra 16:15ean (14:15 GMT) eraman dituzte Baionako Polizia-etxetik.

Aipatutako iturriek ezin izan dute zehaztu noiz izango diren epailearen aurrean. Baina ikerketa egiten ari den Terrorismoaren kontrako Zuzendariordetzak lau egun ditu galdeketa egiteko epailearen aurrera eraman baino lehen.

96 ordu horien azkeneko fasea Terrorismoaren kontrako egoitzan izan ohi da, Levallois Perreten, Frantziako hiriburutik kanpo. Epe hori amaitu ostean, Pariseko Auzitegira eramango dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea