Politika -
Errege Kopa
Esperanza Aguirre ez da finalera joango
Madrilgo Gobernuko presidenteordeak adierazi duenez, Aguirre ez da Errege Kopako finalean izango. "Joateko gogoa eta finalaz gozatzeko gogoa duena joango da", esan du.
Erredakzioa
Gonzalezek Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan finalera nor joango den ez dakiela esan du. "Presidentea ez doa, joateko gogoa eta partiduaz gozatu nahi duena joango da", ziurtatu du.
Aste honetan Esperanza Aguirrek finalaren egunean Espainiako ereserkia entzutean ikusleek egin ditzaketen txistuak direla eta egindako adierazpenek sekulako polemika sortu dute. Txistuak baleude "partida ikuslerik gabe, ateak itxita" jokatu beharko litzatekeela adierazi zuen.
Madrilgo presidentearen hitzek kritika gogorrak jaso dituzte, eta kirol arloko gai bat politikarekin nahastu izana leporatu diote askok. Aguirrek, AEBek edo Erresuma Batuak ez luketela herrialdearen ereserkiaren aurkako txisturik onartuko adierazi du eta ikur nazionalei eraso egitea delitua dela gogoratu du.