Politika -
Kopako finala
Ana Botella: 'Madrildarrak pozik daude; utzi txorakeriak alde batera'
"Arreta futbolean jarri behar dugu, eta txorakeriak alde batera utzi behar ditugu", azpimarratu du Botellak, Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidentearen hitzak aipatu gabe.
Erredakzioa
Athleticen milaka zale Madrilera heldu dira dagoeneko, eta beste hainbat egunean zehar helduko dira, ostiralean Athletic eta Bartzelonaren arteko finala ikusteko. Madrilgo herritarrak finala Madrilen jokatzeaz "oso pozik" daudela azpimarratu du Ana Botellak.
"Arreta futbolean jarri behar dugu, eta txorakeriak alde batera utzi behar ditugu", azpimarratu du Botellak, Esperanza Aguirre Madrilgo Erkidegoko presidentearen hitzak aipatu gabe.
"Bizi dugun testuingurua ikusita, finala Madrilen jokatzeak diru-sarrerak ekarriko ditu, bai hiriko ostalaritzarentzat baita Madrilgo beste negozio batzuentzat ere".
Bi zale taldeek "zentzuz" jokatzea espero du Ana Botellak.
Ana Botellaz gain, PPko hainbat ministrok ere lasaitasuna igorri nahi izan dute eta, Kopako Finalari begira, "lasaitasunez" hitz egin dute.
Hitz egiten azkena Jose Ignacio Wert Hezkuntza eta Kultura ministroa izan da. Bere hitzetan, afizio biak "egoerak eskatzen duen mailan" egongo dira.
"Bi afizio handi dira, Espainian dauden handienetarikoak. Egoerak eskatzen duen mailan egongo direla uste dut", gaineratu du.
Bestalde, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak adierazi du erakundeek "lasaitasuna" igorri behar dutela. Haren ustez, Athletic eta Bartzelonaren arteko partidan "ez da ezer gertatuko".