Politika -

Auzitegi Nazionala

Zortzi urteko kartzela zigorra eskatu dute Susper eta Laiarentzat

ETAko bi kideen kontrako epaiketa izan da asteazken honetan Auzitegi Nazionalean, 2000. urtean Irungo bi garraio enpresen kontrako atentatuak egitea agindu izana leporatzen diete.

Ibon Fernandez Iradi eta Ainhoa Garcia Montero Auzitegi Nazionalean. EFE
Ibon Fernandez Iradi eta Ainhoa Garcia Montero Auzitegi Nazionalean. EFE
Ibon Fernandez Iradi eta Ainhoa Garcia Montero Auzitegi Nazionalean. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionaleko fiskalak zortzi urteko kartzela zigorra eskatu du Ibon Fernandez Iradi, "Susper", eta Ainhoa Garcia Montero, "Laia" ETAko kideentzat 2000. urtean Irungo bi garraio enpresen kontrako atentatuak egitea agintzea leporatuta.

Blanca Rodriguez Auzitegi Nazionaleko fiskalak adierazi duenez, aurkeztutako frogak "nahikoa" dira "Susper" eta "Laia" atentatuen egile intelektualtzat eta eragiletzat jotzeko

Rodriguezek, halaber, Ibon Etxezarretaren (Irungo atentatuengatik zigorra betetzen ari da jada) adierazpen batzuk ekarri ditu gogora, atentatua non egin eta lehergaiak non jarri behar zituzten eskatu ziena "Susper" izan zela aitortu zuenekoa.

Horrez gain, fiskalaren ustez, Zizurkilgo pisu franko batean hamar aztarna atzeman izana "esanguratsua" da, eta antza, erakundearen helburuen inguruko informazioa bilduta zegoen karpeta baten barruan "Laia"ren aztarnak zeuden.

Fiskalaren kontaketaren arabera, auzipetuek eta Makazagak Luis Maria Carrascori eta Etxezarretari ETAko zuzendaritzatik jasotako agindua helarazi zieten, hau da, Irungo Decoexa eta Olloquiegui enpresen aurka atentatua egiteko agindu zieten, eta erasoa abuztuaren 24an egiteko eskatu zieten.

Hala, abuztuaren 24 goizaldean, bi lehergailu jarri zituzten Olloquiegui enpresako industriagunean aparkatuta zeuden bi kamioitan, eta beste bi Decoexako beste bi ibilgailutan.

Lehergailu horietako hiruk 03:30ean egin zuten eztanda eta kalte handiak eragin zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea