Politika -
Kopako finala
Basagoiti: 'Euskal herritarrok hil zaitezte oihuak ere entzuten dira'
Gogoratu duenez, Athleticen eta Athletico de Madriden arteko partidan, Bucaresten, Athleticoko zaleek "Frankismo garaiko banderak" eraman zituzten.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti EAEko PPko presidenteak Esperanza Aguirreren aurkako iritzia adierazi du gaur. Madrilgo presidenteak Errege Kopako finala "bertan behera" uztea proposatu du eta "ateak itxita" jokatzea eskatu du, duela hiru urte Valentzian jokatutako finalean gertatutakoa errepikatu daitekeela argudiatuz.
Orduan ere, bi talde horiek jokatu zuten Errege Kopako finala, eta zaleek Espainiako printzeari eta ereserkiari txistu egin zieten.
Basagoitiren iritziz, finala "lasaitasun osoz", Madrilen jokatu behar dute. Gogoratu duenez, Athleticen eta Athletico de Madriden arteko partidan, Bucaresten, Athleticoko zaleek "Frankismo garaiko banderak" eraman zituzten.
"Oilaskoa erakusten zuten" bandera horien bidez, Athletico de Madriden zaleek "demokratikoa ez den sistema defendatu zuten".
Basagoitiren ustez, "gutxiengo batek" futbola politizatu nahian dabil "beti". Hala ere, "gehiengo batek" ez duela futbola erabiltzen gaineratu du eta, bere esanetan, Athleticeko eta Bartzelonako zaleek, Bilbok, Bizkaiak eta Euskadik "finala Madrilen jokatzea merezi dute".
"Norbaiti txistukadak gustatzen ez bazaizkio, niri ere ez zaizkit 'hil zaitezte, euskaldunak' moduko irainak gustatzen edota Madrilgo zelaietan ikusten diren Frankisko garaiko banderak ere ez.