Politika -

Ekitaldia egin dute Kongresuan

Euskal Herriko eta Kataluniako selekzioen aldarrikapena, finalean ere

Ostiralean, Calderon futbol zelaia ''Kataluniako banderekin eta ikurrinekin'' betetzeko deialdia egin die zaleei Kataluniako, Galiziako eta Euskal Herriko kirol selekzioen aldeko plataformak.

'Una Nació, Una Selecció' lelopean, selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu dute Madrilen. EFE
Kopako finalean euskal selekzioaren ofizialtasuna aldarritzeko deialdia egin dute
Esaitek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du Madrilen

00:52

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilen ostiralean egingo duten Kopako finalean Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako selekzioen ofizialtasuna aldarrikatzea eskatu die hiru herrialde horietako kirol selekzioen aldeko plataformak bertara hurbilduko diren zaleei.

Kongresuko hainbat alderdi politikoko ordezkariekin batera, Calderon futbol zelaia ''Kataluniako banderekin eta ikurrinekin'' betetzeko deialdia egin diete zaleei, Kongresuan bertan egin duten agerraldian. ''Inongo probokaziotan erori gabe'', bakoitzak bere taldea animatu dezan eta aldi berean ofizialtasuna aldarrikatu dezan eskatu diete zaleei.

"Guretzat, eta gureak ez diren beste sinbolo guztientzat ere, errespetua eskatzen dugu, demokrazia kontua delako'', esan dute.

Prentsaurrekoa bukatuta, pankarta zabaldu dute Kongresuko atean, 'Una Nació, Una Selecció' lelopean. Selekzioen aldeko plataformako kideekin batera, CiU, Amaiur, ERC, BNG eta ICV alderdietako hainbat ordezkari ere izan dira bertan, tartean Jordi Jané (CiU), Mikel Errekondo (Amaiur), eta Loan Tardá, Alfred Bosch eta Teresa Jordá (ERC).

Nafarroan, ofizialtasunaren kontra

Nafarroako Parlamentuko Bozeramaileen Batzordeak atzera bota du Euskal Herriko, Kataluniako eta Galiziako federazioak nazioarteko izaera izateko eskubidearen aldeko Aurkeztutako proposamena.

Bilduk eta NaBaik aurkeztu dute ekimena, baina UPN, PSN eta PP alderdien ezezkoa jaso du proposamenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea