Politika -

Hauteskunde Legea aldatzea

Fernandez Diaz: 'ETArengatik erbesteratuek bozkatzea lortuko dugu'

Fernandez Diazek onartu du "zaila" izango dela "ETArengatik erbesteratuek" Euskadin bozkatu ahal izatea, baina “kikilduko” ez direla gaineratu du.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Bilbon.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Bilbon.
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa Bilbon.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak onartu du "politikoki eta juridikoki zaila" izango dela ETAren mehatxuagatik Euskaditik joan zirenek euren boza EAEn eman ahal izatea, baina "ez gara kikilduko eta irtenbide bat bilatuko dugu", adierazi du.

"Indarkeria izan den urte askoan, milaka euskal herritarrek joan egin behar izan dute", adierazi du Bilbon, Forum Europako saioan.

Horregatik, Espainiako Gobernua Hauteskunde Legea aztertzen ari dela azpimarratu du, "bidezkoa delako botoa emateko eskubidea onartzea".

Terrorismoaren inguruan, aste honetan Manuel Valls Frantziako Barne ministroarekin bilduko dela adierazi du, eta "ETAren aurka orain arte eredugarria izan den elkarlanarekin" jarraituko dutela bermatu dio.

Bestetik, "ETA desagertu, armak entregatu eta Frantzian ezkutuan dituen azpiegiturak eman arte" Guardia Zibilak ez dutela agente kopurua murriztu berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea