Politika -

Astelehenean

Rubalcabak Rajoyri deituko dio Bruselan jarrera bateratua izateko

PSOEko liderraren iritziz, "oposizio onuragarria" egiteko ordua da, "lau hiletan guztiak okerrera egin baitu".

Bruselan "ahots bakarra" izatearen garrantzia azpimarratu du Rubalcabak. Efe.
Rubalcabak Rajoyri deituko dio Bruselan jarrera bateratua izateko
Bruselan "ahots bakarra" izatearen garrantzia azpimarratu du Rubalcabak. Efe.

Erredazkioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusiak astelehenean Rajoyri telefonoz deituko diola iragarri du Europako liderren hurrengo goi-bilerari begira jarrera bateratua adosteko. Goi-bilera informala izango da eta asteazkenean egingo dute. Ekonomia izango da gai nagusia.

"Rajoyk eta nik Bruselan gauza bera defendatzea gauza ona litzateke. Astelehenean deitu egingo diot jarrera bateratua adosteko", esan du Rubalcabak Errioxako PSOEren Lurralde Batzordean egon ondoren.

Oposizioko liderraren iritziz, Bruselan "gauza berberak defendatu behar ditugu, eta ahots bakarrarekin hitz egin", izan ere, "herrialde indartsuek horrela egiten diete aurre krisiei, bateratuta".

Hazkundea eta doikuntzaRubalcabak hazkundea eta doitze-neurriak uztartzeko beharra berretsi du. "Horiek bakarrik aterako gaituzte krisitik eta hazkundearekin uztartu behar ditugu", esan du.

Horren harian, egungo politika ekonomikoa "okerra" dela adierazi du, eta Andaluzian "gauzak beste era batera egin daitezkeela frogatzen ari direla" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea