Politika -
Manifestazioak
'Presoen eskubideak gako politikoekin' ez nahasteko eskatu du Herrirak
Herrirako bozeramaileak Euskal Herrira begiratzeko eskatu dio Gobernuari "gizartearen gehiengoak bake prozesuaren aldeko pausoak eskatzen dituela ikusteko".
Erredakzioa
"Presoen giza eskubideak gako politikoekin" ez nahasteko eskatu dio Manu Ugartemendia Herrira elkarteko bozeramaileak Gobernuari.
Hamaika manifestazio egin dituzte ETAko presoen eskubideen defentsan. Bertan Peio Urizar EAko idazkari orokorrak, Antxon Morcillo eta Amparo Lasheras ezker abertzaleko kideak edota Txiki Muñoz ELAko buruzagiak hartu dute parte, besteak beste.
Herrirako bozeramaileak Euskal Herrira begiratzeko eskatu dio Gobernuari "gizartearen gehiengoak bake prozesuaren aldeko pausoak eskatzen dituela ikusteko".
"Inork ez du dispertsioarekin jarraitzea, oso larri dauden presoak espetxean izatea edo Parot doktrina bezalako politikak ezartzea ulertzen", adierazi dute.