Politika -

Kontrol Saioa

Patxi Lopez: 'Euskadik konponbideak behar ditu, ez hauteskundeak'

Euskadik Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren ekintza "irmoak" behar ditu, Patxi Lopezek PPren babesa galdu ondoren esan duenez.

Patxi Lopez: 'Euskadik konponbideak behar ditu, ez hauteskundeak'. Irudia: EITB
Patxi Lopez: 'Euskadik konponbideak behar ditu, ez hauteskundeak'
Lopezek gizarteak irtenbideak nahi dituela esan du, ez hauteskundeak

01:20

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak adierazi duenez, Euskadik Jaurlaritzaren eta Eusko Legebiltzarraren ekintza "irmoak" behar ditu, ez "ezegonkortasuna eta geldialdia" ekarriko duten hauteskundeak aurreratzea.

Hitz horiek bota ditu Patxi Lopezek, gaur (ostirala) Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan, PSE-EEk PPren babesa galdu ostean datozen hilabeteetarako asmoa iragarri duenean.

Lehendakariak, PSE-EEk gai horren gainean galdetu dionean, ezeztu du legealdia agortzen saiatzen ari denik, "desesperatuta" eta Gobernu zentralaren "oposizio" lanak egiten.

Bestalde, baieztatu du bere Gobernuak euskal gizartearen "berehalako beharrei" erantzuna emateko lan egiten duela; hori dela eta, ezin ditu ekonomia eta enplegua suspertzeko bere proiektuak eten burujabetasuna eta Gobernu zentralak zerbitzu publikoetan egindako murrizketak "babesteko".

Azaldu duenez, Euskadik Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren ekintza "sendoak" behar ditu eta ez "ezegonkortasuna eta geldialdia" ekarriko duten hauteskundeak aurreratzea.

'Bateragune' auzia

Bestalde, lehendakariak Antonio Basagoiti PPren presidenteari "etengabean botere judizialari eraso egitea" leporatu dio, egiten dituen adierazpenetan "zakarkeriak botatzen dituelako epai bat gustuko ez duenean". Basagoitik esan zuen lehendakariak "Batasunaren ingurukoak babesten" dituela 'Bateragune' auziaren inguruan egindako adierazpenetan.

Patxi Lopezek horrela erantzun dio Antonio Basagoiti PPren presidenteak egindako galdera bati, Batasunaren inguruko epaietan eta Arnaldo Otegik Auzitegi Gorenaren epaia jaso ostean Jaurlaritzak egindako adierazpenen harira. Lehendakariak orduan esan zuen "euskal gizartearen alde handi batek" ez dituela horren moduko epaiak ulertzen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea