Politika -

Kargua hartzea

Hollanderen konpromisoak kargua hartu eta gero

Kargua hartu ondoren, presidente sozialista Alemaniara joango da Merkelekin biltzera eta gero AEBetan NATOko kideekin eta Obamarekin batzartuko da.

François Hollandek Frantziako presidente berria. Argazkia: Efe
François Hollandek Frantziako presidente berria.
François Hollandek Frantziako presidente berria. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

François Hollandek Frantziako presidente kargua hartuko du gaur eta hori egin eta berehala Alemaniara joango da Merkel kantzillerrarekin biltzera.

Frantziako presidente karguan egingo duen lehenengo astean konpromiso ugari ditu Hollandek. Izan ere, AEBetara joango da eta bertan G8ren eta NAToren goi-bileretan parte hartuko du. Azken horretan Afganistanen dauden soldadu frantziarren inguruko erabakiren bat iragar dezake presidente frantziarrak.

Gainera, Hollandek Frantziako Gobernuaren osaera iragarri behar du aste honetan bertan. Hollandek osteguna baino lehen iragarri beharko du Gobernu berria lehenengo ministroen kontseilua ostegunean egin nahi badu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea