Politika -

M15-en lehen urteurrena

Poliziak hirugarrenez joanarazi ditu 'suminduak' Soletik

Agenteek zortzi pertsona atxilotu dituzte. Hain justu, gaur urtebete sortu zen M15 mugimendua.

'Suminduak', bart Solen asanblea bat egiten. EFE
'Suminduak', bart Solen asanblea bat egiten. EFE
Poliziak hirugarrenez Sol plaza hustu du eta zortzi 'sumindu' atxilotu ditu

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Poliziak hirugarrenez jarraian hustu du gaur goizaldean Madrileko Puerta del Sol plaza, eta bertan gaua pasatzen saiatu diren 'suminduak' joanarazi ditu. Halaber, gutxienez zortzi atxiloketa egin ditu. Nolanahi ere, beste iturri batzuek 10era igo dute atxilotutakoen kopurua.

04:15ean, Poliziaren 40 furgoi plazan sartu dira, eta bertan zeuden ehun pertsona inguru aterarazi ditu. Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak 22:00ak arteko baimena eman zien bertan izateko, baina 'suminduak' gaua pasatzen saiatu dira.

Plaza hustean, hainbat 'sumindu'k uko egin diete Poliziaren aginduei, eta agenteek zortzi pertsona atxilotu dituzte.

Poliziaren iturrien arabera, bi agente eta 'sumindu' bat zauritu egin dira enfrentamenduetan.

Sol plaza 15 minututan hustu du, baina 'suminduak' alboko kaleetan batu dira, protesta egiten eta "Hau al da zuen demokrazia?" eta "Lotsa emango zidan polizia izateak" aldarriak oihukatzen.

LEHEN URTEURRENA

Hain justu, gaur urtebete beteko da M15 mugimendua sortu zenetik.

Besteak beste, kalejira bat eta asanblea bat egingo dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea