Politika -
Erkidegoko hauteskundeak
Basagoiti: 'Bilduren proiektua zabor organiko eta ideologikoa da'
Basagoitirentzat, normalena hauteskundeak azaroa baino lehen egitea litzateke eta "EAJren bazkide" izateko asmorik ez duela berretsi du.
Erredakzioa
Patxi Lopezen Gobernuari irtenbide "ordenatua" emateko prest azaldu da Antonio Basagoiti EAEko PPko presidentea eta "normalena" Jaurlaritzak "aurrekontuak egiteko denbora izatea" dela esan du. Horregatik, hauteskundeak uda ostean egitearen alde azaldu da, baina azaroa baino lehen.
RNEn egindako elkarrizketa batean, PPko presidente berrautatuak azpimarratu du PPk ez duela EAJren "bazkide izan nahi". Gainera Patxi Lopezekin egindakoa ez duela berriz egingo eta "kontrapisu" gisa jokatzea espero duela nabarmendu du.
Gipuzkoako Bilduren kudeaketa kritikatu du eta alderdi horren proiektua "zabor organiko eta ideologikoa" dela adierazi du. "Harri Aroko ideiak" dituzte, haren hitzetan. Bestetik, "EAJren bazkide" izateko asmorik ez dutela berretsi du.
ETAri dagokionez, ekintza armatura bueltatzeko aukera askorik ez dagoela uste du, izan ere "atentatuetara bueltatzea ezinezko egingo lukeen gizartea dago Euskadin".