Politika -

Kongresuan

ETAko presoen dispertsioarekin amaitzeko eskatuko du Amaiurrek

Premiazko interpelazioa Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak egingo du, seguruenik Kongresuan egingo duen azken hitzaldian.

Iñaki Antiguedad Radio Euskadin. EITB
Iñaki Antiguedad Radio Euskadin. EITB
Iñaki Antiguedad Radio Euskadin. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoen "salbuespenezko dispertsioarekin" amaitzeko eta Parot doktrina ezarri zaien presoen askatasunerako legedia aldatzeko eskatuko dio Kongresuan Amaiurrek Gobernuari datorren asteazkenean.

Premiazko interpelazioa Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatuak defendatuko du Gobernuaren kontrol saioan eta seguruenik Kongresuan egingo duen azken hitzaldia izango da.

Ordezkari abertzaleak eserlekua utziko du eta EHUko unibertsitateko lanpostuari helduko dio, izan ere, Diputatuen estatutuaren batzordeak bi lanbideak bateraezinak direla berretsi du.

Hala ere, eserlekutik, zigorraren hiru laurdenak bete dituztenak edota zigorra bete eta Parot doktrinarengatik espetxean jarraitzen dutenak aske uzteko neurriak hartzeko exijituko dio Antiguedadek Gobernuari.

Azkenik, ETAko presoen eskubideak "urratzeari" uzteko eta "gaixo dauden presoak" askatzeko eskatuko du Amaiurren diputatuak, baita "euskal herritarren erabakiak errespetatzeko" ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea