Politika -

PPren XIII Lurralde Batzordea

PPren eta PSEren 'bidezko haustura' babestu du Rajoyk

Popularren "indarrak" soilik ekidin dezake datozen hauteskundeetan "EAJren eta Batasunaren elkartasun aktibo edo pasiboa" Basagoitiren ustez.

Mariano Rajoy Bilbon. Argazkia: EITB
Mariano Rajoy Bilbon. Argazkia: EITB
Rajoyk babesa eman dio Basagoitiri, PSErekin zuen ituna hausteagatik

01:13

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak EAEko PPren erabakia babestu du eta PSErekin zuten Gobernu akordioaren "bidezko haustura" nabarmendu du.

Euskadiko PPren XIII Lurralde Batzordeko amaiera ekitaldian egon da Rajoy, Bilbon. Antonio Basagoitiren ibilbidea goraipatu du, izan ere, presidente gisa berrautatu dute asteburuan eta "PSE-EErekin akordioa egin zutenean babestu" zion bezala, orain ere erabakia babesten duela adierazi du.

"Nahi dutena esango dute, baina EAEko PP oso leiala izan da, ardurarekin eta eskuzabaltasunez jokatu du, gogor eta ilusio askorekin, eta batez ere, hitza bete du", gaineratu du.

Bestetik, ETAren amaieraren inguruan, Mariano Rajoyk bere jarrera berretsi du eta desegiteko exijitu dio beste behin, ordura arte ez delako "mugituko", "inorekin konpromisorik ez dudalako eta inoiz ez dudalako inorekin negoziatu", esan du.

'PP indartsu batek soilik ekidin dezake EAJ-Batasuna ituna'

Datozen hauteskundeetan soilik popularren indarrak ekidin dezake "EAJren eta Batasunaren arteko itun aktibo edo pasiboa" Antonio Basagoitiren ustez.

Erkidegoko hauteskundeetara begira, "EAJk independentzia lortzeko Batasunarekin batu nahiko du", ohartarazi du Basagotik.

"Euskaldunek EAJ-Batasunaren alde egiten badute, Gipuzkoan gertatu den bezala, Euskadi liskarraren eta zentzugabekeriaren bidean joango da, harriaren arora bueltatuko da. EAJren eta Batasunaren itun aktibo edo pasiboarekin Ibarretxe arora bueltatuko gara", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea