Politika -
PPren Lurralde Biltzarrak
Hauteskundeak urrian nahi ditu Antonio Basagoitik
Botoen % 92 eskuratu ostean, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidente hautatu dute berriro. Nafarroan, Enrique Martin de Marcos izendatu dute PPko presidente.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti PPko presidente aukeratu dute berriro, Bilbon asteburu honetan izandako XIII. Lurralde Biltzarrean botoen % 92,5 lortu ostean. Basagoitik esan duenez, lortutako boto kopuruak "babes handia" suposatu du eta "alderdi hau eta herri hau aurrera ateratzeko gogo gehiago" dituela azpimarratu du.
Bestalde, biltzarraren atsedenaldi batean kazetari talde bati esan dionarenarabera, uda ostean hauteskundeak deitzea da Alderdi Popularraren asmoa. Era honetan, irailerako aurreikusita dagoen politika orokorrekobilkura egitea ekidingo litzateke.
Bozei dagokionez, esker onekoa azaldu da Basagoiti. "Eskerrik asko bihotz bihotzez: babes handia eman didazue eta erantzukizunez kudeatuko dut. Ez daukat hau eskertzeko hitzik. Honi esker, alderdi hau eta herri hau aurrera ateratzeko gogo gehiago ditut", adierazi du. Mariano Rajoy Gobernuko presidentea igande honetan izango da XIII. Biltzarraren amaiera ekitaldian.
Nafarroan
Foru Erkidegoan, Enrique Martin de Marcosek botoen % 85,07 eskuratu du eta ondorioz, Nafarroako PPko presidente berria izendatu dute Iruñean asteburu honetan zehar den Lurralde Batzordean.
Halaber, Maria Dolores de Cospedal amaiera ekitaldian izan da eta bertan adierazi duenez, "krisitik irtetzeko PSOEk benetan itun handi bat nahi baldin badu, akordio hori gauzatuko dugu, baina bakarrik asmoa benetakoa bada eta ez ari bada iruzur egiten".