Politika -
Hauteskunde autonomikoak
Urkullu eta Ibarretxe, bozkatuenak EAJko lehendakarigaia izateko
EAJk zuzendaritza nazionalak dagoeneko jaso ditu militanteen proposamenak, eta astelehenean bilduko da denak aztertzeko.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu eta Juan Jose Ibarretxe izan dira bozkatuenak militanteen artean EAJren hurrengo lehendakarigaia izateko.
Vocento eta Noticias taldeko egunkariek jakinarazi dutenez, atzo bukatu zen EBBk irekitako prozesua militanteek proposamenak halarazi ditzaten.
Militanteek 25 izen eman dituzte. Aipatu Urkullu eta Ibarretxe ez ezik, Josu Erkoreka, Jose Luis Bilbao, Jokin Bildarratz, Izaskun Bilbao eta Andoni Ortuzar ere proposatu dituzte, besteak beste. Proposamenak, baina, ez dira lotesleak, hau da, zuzendaritzak ez ditu halabeharrez bete behar.
EBB astelehenean batzartuko da, proposamenak aztertzeko. EAJren lehendakarigaia ekainaren 30ean ezagutzea espero da.
Urkulluren balizko hautagaitzak ondorio bat ekarriko luke: EAJko Presidentzia utzi egin beharko lukeela, bi karguak ez baitira bateragarriak alderdi barruan.
Lehendakarigai izango balitz, Andoni Ortuzar BBBko presidentea izan liteke EAJko presidente izateko hautagai nagusietako bat.
Ibarretxeri dagokionez, argi utzi du ez dela berriz hautagai izango.