Politika -

Bateragune auzia

Otegiren askatasuna aldarrikatzeko deia egin dute larunbat honetarako

Arnaldo Askatu herri plataformak Gorenaren sententzia gaitzetsi du; "inongo zentzurik" ez duela eta "bake prozesuaren aurkako kolpea" izan dela salatu dute.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegiri babesa eskaintzeko herritarrek osatutako plataformak (Arnaldo Askatu) manifestazioa deitu du datorren larunbaterako, Elgoibarren (Gipuzkoa), Auzitegi Gorenak eman duen sententziaren aurka. Gaur atera da sententzia eta urte kopurua murriztu arren, zigorrak mantendu ditu Gorenak, Arnaldo Otegiri eta Rafa Diezi kartzela zigorra sei urte eta erdira jaitsi die eta Miren Zabaletari, Sonia Jacintori eta Arkaitz Rodriguezi seira, Bateragune auzia dela eta.

Manifestazioa Elgoibarko plazatik abiatuko da 17:00etan, 'Arnaldo Askatu Politika Askatu! Euskal Herriak Politika Egiteko Eskubidea!' lelopean.

Ostegunean http://arnaldotegi.com webgunean Otegik zigorrari buruz idatzi duen ohar bat argitaratuko dutela jakinarazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea