Politika -
Bateragune auzia
Otegi: 'Ez dago epairik herri honen indarra geldiaraziko duenik'
Logroñoko espetxetik, ezker abertzaleko buruzagi ohiak mezu bat bidali du Twitter sare sozialetik.
Erredakzioa
Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiak esan du ez dagoela sententziarik "herri indar hau geldiaraziko duenik", Auzitegi Gorenak 'Bateragune' auziaren epaia jakinarazi ondoren.
Logroñoko espetxetik, ezker abertzaleko buruzagi ohiak mezu bat bidali du Twitter sare sozialetik. Gaur eguerdian, Auzitegi Nazionalak ezarritako espetxe zigorra 10 urtetik 6 urte eta erdira murriztu die Gorenak Otegiri eta Rafa Díez usabiaga LAB sindikatuko idazkari ohiari.
Twitter sare sozialean adierazi duenez, "ez dago sententziarik herri indar hau geldiaraziko duenik".
Horrez gain, Arnaldo Otegiren aldeko plataformaren deialdiarekin bat egin du, datorren larunbatean, Elgoibarren (Gipuzkoa) egingo duten manifestazioan parte hartzeko eskatuz.