Politika -

Bateragune auzia

Otegi ezingo da hautagai izan 2022 urtea arte

Buruzagi abertzalea 2016ko apirila arte izango da espetxean, baina 10 urtez gaitasungabetu dute.

Arnaldo Otegi. EFE
Arnaldo Otegi. EFE
Arnaldo Otegi. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohia ezingo da izan ezker abertzalearen lehendakarigaia hurrengo hauteskunde autonomikoetan.

Auzitegi Gorenak espetxean jarri dezan erabaki du gaur, baina zigorra 10 urtetik 6ra jaitsi dio. Hori horrela, buruzagi abertzalea 2016ko apirila arte izango da kartzelan, onurarik ezartzen ez badiote.

Dena dela, Goi auzitegiak ez du aldatu 10 urtez hautagai izateko debekua, eta iturri judizialen arabera, gaur bertan hasiko da zigor hori betetzen. Horrenbeztez, Otegi ezin izango da hauteskundeetara aurkeztu 2022 urtea arte.

Nolanahi ere, gaur Gorenak absolbitu izan balu ere, Otegik ezinezkoa izango zukeen hurrengo hauteskundeetara aurkeztea, 2007an zazpi urte eta hiru hilabetez gaitasungabetu baitzuen Gorenak, Jose Miguel Beñaran, Argala, ETAko kide historikoaren aldeko omenaldi batean parte hartzeagatik.

Otegi 2009ko urriaren 16tik dago espetxean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea