Politika -

PSE-PP akordioaren amaiera

PP: 'Lopezi iristen lagundu genion; orain ateratzen lagunduko diogu'

Alfonso Alonso Patxi Lopezekin hitz egiteko eta bien artean hauteskundeak egiteko Euskadiri ongi datorkion data bat jatzeko prest azaldu da.

Alfonso Alonso PPren Kongresuko bozeramailea. EFE
Alfonso Alonso PPren Kongresuko bozeramailea. EFE
Alfonso Alonso PPren Kongresuko bozeramailea. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfonso Alonso PPrenKongresuko  bozeramaileak Euskadin aro politiko bat amaitu dela ulertzeko esan dio Patxi Lopez lehendakariari eta legegintzaldi amaiera "duin" bat lortzeko PPren eskaintza berretsi dio: "iristen lagundu genion; orain ateratzen lagunduko diogu":

Kongresuko bileraren ostean, Patxi Lopezi hitz egiteko eskua luzatu diotela azaldu du Alonsok eta batera, hauteskundeak egiteko Euskadiri ongi datorkion data bat ezartzeko prest azaldu direla gaineratu du, martxan dauden lege proiektuak bukatzea ahalbidetuz.

Jaurlaritza "azkenekotan" dago Alonsoren ustez eta helburua "nahi ez dugun agonia-amaiera" ekiditea da; "Zapatero nola joan zen ikusi dugu eta ez dugu Patxi Lopez berdin joatea nahi", azpimarratu du.

Alderdiko lankideen jarrera defendatu du, eta PSE-EErekin akordioa "eskuzabaltasun handiz" egin zutela gaineratu du, gaur arte "erabateko leialtasunarekin". Akordioaren bukaeraren arduraduna Patxi Lopez da Alonsorentzat, Espainiako gobernuarekin "ariete gisa" jokatzeagatik; "kanpaina aurreko politikarekin hasteagatik".

Euskadin aro politiko bat amaitu dela, porrot egin duela eta legegintzaldia amaitzeko babes nahikoa ez duela onartzeko eskatu dio lehendakariari parlamentuko bozeramaileak.

PPk ez du usteko zentsura-moziorik aurreikusten, eta "gauzak ongi amaitzeko" lehendakariarekin hitz egiteko nahia berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea