Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Pastor: 'Gaur-gaurkoz, hauteskundeak 2013rako aurrikusita daude'
Jose Antonio Pastorrek azpimarratu du lehendakariari dagokiola hauteskundeen data ezartzea, "gizartearen interesen arabera, eta ez PPren interesen arabera".
Erredakzioa
Jose Antonio Pastorrek esan du gaur egun PSE-PP ituna amaitutzat eman behar dela, baina hauteskunde autonomikoak aurrikusita zegoen bezala mantentzen direla esan du, hau da, 2013an izango direla.
Ildo horretan, Pastorrek nabarmendu du Patxi Lopez lehendakariari dagokiola hauteskunde autonomikoak noiz egingo diren erabakitzea eta hauteskundeak deitzea, "eta data euskal gizartearen arabera jarriko du, ez Alderdi Popularraren edo Basagoitiren interesen arabera".
Horrez gain, Pastorrek onartu du gutxiengoa dutela Legebiltzarrean, "baina Ibarretxek ere hamar urte egin zituen gutxiengoarekin eta urte batzuk aurrekonturik gabe ere izan zen. Beraz, ez dugu dramarik egingo", adierazi du.
Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Pastorrek esan du Basagoiti "urduri" somatzen duela, "Mariano Rajoy ezartzen ari den murrizketen defentsa ezinezkoa nola egin ez dakielako".
"Arreta beste leku batean jarri nahi du, Legebiltzarrean gai ekonomikoen inguruan hitz egitea ekiditeko", azaldu du. "Horregatik leherrarazi du ituna", erantsi du.