Politika -
Eusko Legebiltzarrean
EAJk konfiantza mozioa aurkezteko eskatu dio lehendakariari
Lehendakariak konfiantzazko mozioa aurkeztuko ez balu, zentsura moziorik ez luketela aurkeztuko argitu du EAJk.
Redacción
Iñigo Urkullu EAJko presidenteak Eusko Legebiltzarrean konfiantza arazoa aurkezteko eskatu dio Patxi Lopez lehendakariari, Legebiltzarrean dituen laguntzak ezagutzeko.
Ildo horretan, Lehendakaritzara iristeko izan zuen babesetik zenbat gelditzen zaion argitu dezan Patxi Lopezi Eusko Legebiltzarrean konfidantza mozioa aurkezteko eskatu dio Iñigo Urkulluk.
Urkulluk prentsaurrekoa egin du gaur arratsaldean, Bilbon, PPk lehendakariari hauteskundeak aurreratzea eskatuko diola ezagutu ostean.
Lehendakariak konfiantzaren inguruko galderarik aurkeztuko ez balu ere, jeltzaleek inolaz ere zentsura moziorik ez luketela planteatuko zehaztu du Urkulluk. "Ez dugu zentzura moziorik aurkeztuko Eusko Legebiltzarra osorik ez baitago", esan du Urkulluk ezker abertzalearen faltaren harira.
Urkulluk, halaber, lehendakariak egindako adierazpenen harira hitz egin du. Atzo lehendakariak EAJrekin "Euskadirentzat onak badira" akordioak lortzeko prest zegoela esan zuen.
"Orain ez du balio EAJrengana jotzeak, aurretik gutxietsi egin dutenean", esan du Urkullu.