Politika -

Barne Ministerioaren ezetza

Jaurlaritzak onartu egin du Gisasola Biltzarrean egongo ez dela

Jaurlaritzaren hitzetan, ''gizarteratzea zer den ikusteko'' aukera ''garrantzitsua'' galduko dute bai euskal gizarteak eta baita presoek ere.

Patxi Lopez lehendakaria. EFE
Jaurlaritzak onartu egin du Gisasola Kongresuan egongo ez dela
Patxi Lopez lehendakaria. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak onartu egin du Carmen Gisasola ETAko zuzendari ohiak ez duela parte hartuko hilabete honetan Bilbon egitekoa den Memoriari eta Bizikidetzari buruzko Biltzarrean, Barne Ministerioak Gisasolari bertara joateko baimena ez diola emango iragarri ondoren.Maiatzaren 14tik 20ra bitartean egingo dute biltzarra Bilbon, eta asteburu horretan zen bertan parte hartzekoa Gisasola, baina, Barne Ministerioak ez dio egun horietan kartzelatik irteteko baimenik eman, eta Jaurlaritzak ez du kontrakoa lortzeko ekingo.Patxi Lopezen exekutiboaren arabera, ''gizarteratzea zer den ikusteko'' aukera ''garrantzitsua'' galduko dute bai euskal gizarteak eta baita presoek ere. Horren iritzian, ''pedagogia egiteko aukera eredugarria'' litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea