Politika -

Romay Beccariaren izendapena

Autonomien Estatua 'berriz planteatu' beharra dagoela uste du Rajoyk

Horren ustez, emandako pausoetan ez da atzera egin behar, baina egoera aztertu eta berriz planteatzearen alde egin du. Erreformek, herritarren borondatearekin bat egiten dutela uste du.

Mariano Rajoy, Estatu Kontseiluko presidente berria izendatzeko ekitaldian. EFE
Erkidegoen Estatua 'berriz pentsatu' behar dela uste du Rajoyk
Mariano Rajoy, Estatu Kontseiluko presidente berria izendatzeko ekitaldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Konstituzioan jasotako Autonomien Estatua ''berriz aztertu eta planteatu'' behar dela uste du Mariano Rajoyk.

Gobernuko presidentearen hitzetan, ez dago pausoetan atzera egin beharrik, baina egoera berriz aztertu beharra dago. Ildo horretan, Espainiak behar dituen erreformek 1978ko Konstituzioak izan zuen ''adostasun'' maila berdina eskatzen dute, Rajoyren ustez.

Jose Manuel Romay Beccaria Estatu Kontseiluko presidente berria izendatzeko egin duten ekitaldian egin ditu adierazpenok Rajoyk. Bertan eman duen hitzaldian, Gobernuak onartutako erreformak defendatu ditu presidenteak, eta aldaketa horiek ''ausardiaz eta orekaz'' egiteko konpromisoa berretsi du.

Ekitaldia bukatuta, Administrazioa legegintzaldi osoan zehar erreformatzeko asmoa duela azaldu die Rajoyk kazetariei, eta erkidegoekin eta udalekin hitz egiteko intentzioa agertu du. ''Administrazio batek gauzatu dezala eskumen bat, eskumen bera kudeatzen duten lau administrazio egon ez daitezen'', esan du.Edonola ere, presidenteak aurreratu du Gobernuak erabakiko duela zein erakunde eta instituzio kendu, ''horretarako aukeratu baitute espainiarrek Gobernua''. Erreforma horrek denbora beharko duela aurreratu du presidenteak, eta zuzenbide-ordenamendu sinpleago baten alde ere egin du, ''egun indarrean dauden arauak argituz''.

Gaurko agerraldian azaldu duenez, ez da ostiraleko Ministroen Kontseiluan izango, eta bertan ez dute maiatzerako Gobernuak prestatu nahi duen pribatizazio plana onartuko.Erreformak, herritarren borondatearekin bat

Gobernuaren erreformek herritarren borondatearekin bat egiten dutela uste du Rajoyk, ''ongizate Estatuak lortutakoa sendotzeko helburua'' dutelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea