Politika -

Agurainen hil zituen

81 urteko zigorra 'Mobutu'rentzat, 3 guardia zibil hiltzeagatik

Frantziak 2004ko apirilean atxilotu zuen ETAko kidea eta 2010ean 12 urteko kartzela zigorra ezarri zion. Iazko abenduaren 22an utzi zion presoa Espainiari, aldi baterako.

Mobutuk ez zituen hilketak onartu, baina ETAko kidea zela konfirmatu zuen. Efe.
81 urteko zigorra 'Mobutu'rentzat, 3 guardia zibil hiltzeagatik
Mobutuk ez zituen hilketak onartu, baina ETAko kidea zela konfirmatu zuen. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak Felix AlbertoLopez de Lacalle Gauna, 'Mobutu', ETAko presoari 81 urteko kartzela-zigorra ezarri dio Agurainen, Araban, 1980an hiru guardia zibil hiltzeagatik. Hilketa horietako epaiketa apirilaren 19an egin zuten.

Epaian, epaitegiko hirugarren sekzioak frogatutzat ematen du 1980ko urriaren 4an 'Mobutu'k eta komanduko beste kideak Agurainera iritsi ziren txirrindularitza-lasterketa hasteko ordubete falta zenean eta agenteengana hurbildu ziren. Ignacio Arakama, 'Makario', zen komandoko kideetako bat. 'Makario' kartzelan da atentatuan parte hartzeagatik.

Agurainen, akusatuak eta beste ETAko kideek, hainbat tiro egin zituzten hiru guardia zibilen aurka eta SIMCA 1200 batean ihes egin zuten. Ondoren baserri batean ezkutatu ziren "berriro ihes egiteko gai izan ziren arte".

'Mobutu' zigortu ahal izateko, auzitegiak kontuan izan du 'Mobutu'k berak egindako deklarazioa (nahiz eta hilketak onartu ez, ETAko kide zela esan zuen), baita Maria Luisa Genetxea Guruzeta baserriko jabearena eta Soledad Iparragirre Genetxea 'Anboto' haren alaba eta ETAko buruzagi ohiarena ere.

Kalte-ordainak

Hilketa bakoitzarengatik ezarritako 27 urteko zigorraz gain, Lopez de Lacallek bi guardia zibilen familiei 390.000 euro eta hirugarrenari 270.455 euro ordaintzea erabaki du auzitegiak.

Frantziak 2004ko apirilean atxilotu zuen 'Mobutu' eta 2010ean 12 urteko kartzela zigorra ezarri zion. Iazko abenduaren 22an utzi zion presoa Espainiari, aldi baterako. Epaiketaren egunean, Argentinako selekzioaren kamiseta jarri zuen YPFren desjabetzea ospatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea