Politika -

Auzitegi Nazionalak

Baldintzapeko askatasuna eman diete ETAko bi presori

Perez de Nanclares eta Astarloa presoak dira, "Langraizko bidea" hartu eta egoera hau lortu duten lehen bi presoak.

Langraizeko espetxea. EITB
Langraizeko espetxea. EITB
Langraizeko espetxea. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Nazionalak baldintzapeko askatasuna eman die Luis Astarloa eta Jose Manuel Perez de Nanclares ETAko presoei. Horixe erabaki due Jose Luis Castro espetxe zaintzako epaileak.

"Langraizko bidea" hartu eta egoera hau lortu duten lehen bi presoak dira. Era honetan, ez dute espetxera lotara joan beharko.

Perez de Nanclaresen kasuan, epaileak Basauriko espetxearen txostena aztertu du. Orain urte asko hartu zuen presoak "Langraizko bidea", hau da, borroka armatutik aldendu, biktimei barkamena eskatu eta erantzukizun zibila ordaintzeko konpromisoa hartu zuen.

Presoak zigorraren 3/4ak bete zituen 2011ko ekainaren 22an. Epailearen oniritzia jaso ostean, gelditzen zaizkion sei urteak baldintzapeko askatasunean igaroko ditu.

Mariano Rajoyren Gobernuak hirugarren gradua eman dien bi presoetako bat da Perez de Nanclares, ETAko presoen artean ohikoa ez den neurria (soilik zazpi kasu egon dira 2007tik).

Preso hau ETAtik erabat aldenduta dagoela ekarri dute gogora.

1992tik espetxean dago ETAko kide izateagatik eta "Parot dokrtina" ezarri zitzaion. Auzitegi Nazionalak 1995an emaztearekin batera 18 urteko espetxe zigorra ezarri zion, Jose San Martin Breton Guardia Zibilaren hilketan parte hartzeagatik.

Bestetik, Fernando de Luis Astarloa urritik dago hirugarren graduan, eta auzitegiak azaroan abiatu zuen baldintzapeko askatasunerako txostena.

1990an atxilotu zuten eta Portugaleten ile-apaintzaile bat hiltzeagatik 29 urteko zigorra jarri zioten. 1992an Bermeoko taxilari bat hiltzeagatik zigor bera jarri zioten. Biktima, Juan Jose Uriarte Orue, Bilboko orduko Juan Jose Uriarte gotzainaren lehengusua zen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea