Politika -

Euskadi Irratian

Iñaki Antiguedad: 'Presoen eskubideak ezin dira baldintzatuak izan'

"Ebro muga itzela da. Euskal Herriko aro politiko berriaz ezer gutxi ulertzen da Madrilen', adierazi du Iñaki Antiguedad Amaiurreko parlamentari ohiak Euskadi Irratian.

Iñaki Antiguedad Euskadi Irratian. EITB
Iñaki Antiguedad Euskadi Irratian. EITB
Iñaki Antiguedad presoak gerturatzeko planaz mintzatu da

00:58

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak presoak gerturatzeko planaz mintzatu da Iñaki Antiguedad Amaiurreko diputatu ohia Euskadi Irratian eta "oraindik letra txiki asko falta" direla esan du. "Presoen eskubideak ezin dira baldintzatuak izan"; horregatik, ez da onargarria Amaiurreko diputatuaren ustez. Zentzu honetan, Aieteren bigarren puntua aipatu du:"Egiazta dezatela Gobernuek honek ez duela atzerapausorik, hori da bermerik onena", gaineratu du.

Bide horretan pauso gehiago espero ditu Iñaki Antiguedadek. "Hemen eta Madrilen, ‘ez da nahikoa’ esaten digute, baina gu ere deseatzen gaude beraiei esateko egin duten hori ere ez dela nahikoa". "Mugimenduak" egin behar direla esan du.

Iñaki Antigüedad Amaiurreko diputatu ohiak irakasletzaren eta Kongresuko diputatu karguen artean hautatu behar izan du; "Diputatuen estatutuaren arabera, bateraezinak dira bi lanak"; baina "beste batzuen kasuan, unibertsitate pribatuak diren kasuetan", ordea, ez omen dute arazori jarri, Antiguedaden hitzetan. Hala ere, beste auzi batzuek garrantzia handiagoa dutela adierazi du, Amaiurri talde propioa ukatzea esaterako.

Kongresuan euskal auzia nola sentitu duen kontatu du. "Ebro muga itzela da", adierazi du, "oso ezberdina da pertzepzioa Ebrotik gora eta behera". Honen harira, "Amaiur aro politiko berri honen enbaxadore inportanteena da Madrilen, eta gugan ikusten dituzte hemen egiten diren urratsak", adierazi du.

Bateragune eta Sorturen auzien inguruan, "Sortuk legezkoa behar luke izan eta Bateraguneko auziak ez luke existitu behar", esan du.

Bestetik, Amaiurrek bestelako eredu sozioekonomikoa aldarrikatu du asteburuan, eta "alternatibak badira" berretsi du. Eredu sozioekonomikoaren "errotiko aldaketa" eskatu du. "Egun batetik bestera ez da markoa aldatuko , trantsizioa egin behar da baina horretan argi izan behar dugu ongizate soziala eta publikotasunetik bideratu beharreko gauzak funtsezko elementuak direla".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea