Politika -

Gizarteratze plana

Ezker abertzalea: 'Gizarteratze plana ke lainoa besterik ez da'

Ezker abertzaleak esan duenez, Gobernuren plan berria “mespretxua” da ETAko presoei "ezartzen zaien espetxe politika kriminala behin betiko bukatzeko euskal jendarteak egindako aldarrikapenari".

Maribi Ugarteburua Ezker Abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.
Maribi Ugarteburua Ezker Abertzaleko bozeramailea. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Gobernuak iragarritako gizarteratze plana 'ke lainoa’ baino ez dela adierazi du gaur ezker abertzaleak. "Azken hogei urteotan ezarri den espetxe politikaren oinarri berberak dauzka: salbuespenezkoa da eta eskubideen urraketan oinarritzen da", gaineratu du.

Ohar batean ezker abertzaleak esan duenez, Gobernuren plan berria “mespretxua” da ETAko presoei "ezartzen zaien espetxe politika kriminala behin betiko bukatzeko euskal jendarteak egindako aldarrikapenari".

"Oinarrian mendekua eta presoak gatibu politiko moduan erabiltzea dituen eta era kolektiboan ezartzen den salbuespenezko espetxe politika ankerra behin betiko eta berehala amaitzea aldarrikatzen du euskal jendarteak", adierazi du ezker abertzaleak.

Ezker abertzalearen iritziz, Rajoyren Gobernuaren plana "ke lainoa" da eta, horregatik, "bake eta aterabide demokratikoen agertokia zapuzteko saiakeran salbuespen politikak eta eskubide urraketak erabiltzeari uzteko" eskatu dio Espainiako Exekutiboari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea